Esperanto hizkuntzazale talde batek omenaldi xumea egin zion Maria Ana Sanz Huarte pedagogo, idazle, euskaltzale eta esperantistari Irañetan azaroaren 8an. Gales, Okzitania, Alemania eta Euskal Herriko esperantistek lore eskaintza eta olerki irakurketa baten bidez oroitu zuten Sanz. Irintarra XX. mende hasieran Navara Esperanto Asocio-ko idazkaria izan zen.