Parte hartzearen sekretua jendaurrean

Guaixe 2015ko eka. 3a, 18:49

Amona eta iloba, jaialdiko gidariak.

Herri parte-hartzaile batek dakien moduan, elkarlanean, goraipatu zuen herrian bertan duten altxorra: parte hartzea. Larunbatean Irurtzungo kultur mugimenduko makina bat ordezkarik Bi Haitz Pean ikuskizuna eskaini zuten. Amona batek bere ilobari eta haren lagunei emandako lorratzen bidez Irurtzungo parte hartzearen misterioa argitzen ahalegindu ziren. Egiteko horretan herriaren historiako hainbat pasarte antzeztu ziren jendaurrean, dantzari, erraldoi, buruhandi, antzezle, pertsonai mitologiko, margolari eta musikari ugariren laguntzaz.

Neskatilek opatu zuten, horrela, Bi haitz pean dagoen misterio horren gakoa: aurreko belaunaldietako irurtzundarrak. Haiek ere parte-hartzaileak zirela eta etorkizuneko parte hartzearen hazia ederki ereinda zutela argi gelditu baitzen. Horregatik, haiendako aurreskua. Eta denek elkarrekin despeditu zuten elkarlanean egindako ikuskizuna.