Espacio Biker Custom Cluben kontzentrazioa bihar Irurtzunen

Guaixe 2015ko eka. 19a, 12:39

100-200 motorzale espero dituzte eta San Migelera Igoera, bazkaria eta kontzertua antolatu dituzte

Espacio Biker Custom Club motorzale taldeak bere 6. Urteurrenerako kontzentrazioa antolatu du bihar. Aurten Irurtzunen ospatuko dute festa motorzaleek. Taldeak Estatuko toki ezberdinetatik 100 edo 200 motorzale gerturatzea espero du.

Ekitaldiak goiz hasiko dira. Goizeko 9:00etarako hitzordua jarri dute Irurtzungo Atakondoa ikastetxeko patioan. 10:30ean buelta bat ematera joango dira, Aralarko San Migelera, hain zuzen. 15:00etan bazkaltzera bilduko dira eta 18:00etan opari banaketa eta Hard Acoustic taldearen kontzertua iragarri dituzte. 19:00etan sokatira eta pulso txapelketak prestatu dituzte, eta poteoaren ondoren Matxainen bilduko dira afaltzera. Parrandak Monkloa tabernan jarraituko du.

Hard Acoustic Iruñeko taldea da eta rock eta heavy kantu mitikoen bertsio akustikoak egiten dituzte, ondoko taldeena: Judas Priest, AC/DC, Helloween, Leño, Barricada edo Motörhead.

www.espaciobiker.com
Informazio guztia.