San Martin festen lehen zatia pasa da

Guaixe 2015ko aza. 9a, 11:10

Musika nagusi izan da San Martin festen aurtengo hasieran. Ostiralean eta larunbatean Larrazpi gazte elkarteak jaialdi bana hartu zuen. Kultur etxean ere izan zen zer entzun. Atzo, berriz, artisauek plaza hartu zuten. Eguraldia lagun, jende asko pasa zen plazatik. 30 bat artisauen postuen artean paseatu, artisauak lanean ikusi eta erosketaren bat egiteko aukera baliatu zuten. San Martinen omenezko ospakizunek etzi izanen dute segida.

Erga Larreak elkarteak hartutako gozogintza lehiaketara 10 parte-hartzaile aurkeztu ziren atzo. Fran Idaretak, Miriam Morenok eta Loli Iñigok osatutako epaimahaiarendako, lehen saria Miriam Rekalderen profiteriliak merezi izan zuten. Podiuma Belkis Rojasek eta bere tartak eta Eva Belokik goxuarekin osatu zuten.

Azaroak 11, asteazkena
10:00etan Dianak.
11:30ean Erraldoi eta buruhandien konpartsa.
12:00etan Meza.
14:00etan Jubilatuen bazkaria. Bi txerrikumeren zozketa.
16:30ean Mus txapelketa Iratxo elkartean. Ordu erdi lehenagora arte izen ematea zabalik.
17:00etatik 20:00etara Dantzaldia Rubi Berriak taldearekin.
18:00etan Haurrendako txokolate-jatea.
20:00etan Zezensuzkoa, Foru plazan.

Erlazionatuak