Tanzaniako eskolarako dirua

Guaixe 2016ko api. 20a, 20:02

Itxipuru elkarteak igandean antolatutako bigarren eskuko azokako irabaziak Born to Learn gobernuz kanpoko erakundeak jasoko du. 1.150 euroak Tanzaniako Newlands-eko komunitatean eskola bat egiteko baliatuko ditu. Diru hori, beti bezala, bigarren eskuko objektuei beste bizi bat emanez lortu ziren. Batez ere arropa saldu zen, azken azoketan bezala. Baina baita liburuak eta DVDak, CDak, etxeko tresna elektriko txikiak. Azoka behar bezala antolatzeaz Itxipuruko 20 bat boluntario arduratu ziren. Azokako laguntzaile izan nahi duenak ateak zabalik ditu.