Arian-eko 14 langileek segitu eginen dute

Guaixe 2016ko ira. 9a, 09:38

Arian enpresak Irurtzunen duen lantegia.

Konkurtso-administratzaileak enpresako langileak kaleratzea eskatu du.

“Estatuko eraikuntzako hitzarmenean jasoa dago enpresaren bat ixtean azpiegituren mantenuan lan egiten duten langileak subrogatuak izanen direla. Hori da Arianendako Irurtzunen lan egiten duten 14 langileen kasua”. Hala jakinarazi digute ELA sindikatutik. Arianek autobien mantenurako Nafarroako Gobernuaren lehiaketa eskuratu zuen. “Lau urterako adjudikazioa da, eta gutxi gorabehera erdia falta da”, zehaztu digute sindikatutik.

Konkurtso-administratzaileak erabakiko du Irurtzungo 14 langileen etorkizunaz. ELAtik azaldu digutenez, “enpresa bat ixteak luze jo dezakeenez, egoki jo dezake itxi bitartean enpresan mantentzea, hura soldatak ordaintzeko gai den bitartean. Baina ixtea erabakitzen badu, Nafarroako Gobernuaren Sustapen Departamentuari jakinarazi beharko dio”. Hark lehiaketan bigarren postuan gelditu zen enpresari lanak eman edo autobien mantenurako lehiaketa berri bat deitzea, bi aukeretatik zein den egokia ezin izan dugu argitu.

Arian
Garilaren 5az geroztik hartzekodunen konkurtsoan dago enpresa. Guztira 19,7 milioi euroko zorra du bankuekin (BBVA da hartzekodun nagusia). Konkurtso-administratzaileak epaitegian 82 langile kaleratzea eskatu du, haietatik 75 hilabete honetan. 21 milioi inguru zor ditu enpresak.



Erlazionatuak