Azoka bizia

Guaixe 2016ko aza. 3a, 18:19

Igande goiz guztian jende pasa etengabea izan zen Irurtzungo Foru plazan. Arropa eta liburuak. Azken edizioetan hori da gehien saltzen dena Irurtzungo bigarren eskuko azokan. Hala ere, arropa eta liburu asko saldu behar dira 1.400 eurora iristeko. Izan ere, azokako salgai gehienak euro bakarrean erosi zitezkeen. Haurrendako aulkitxo bat izan zen produktu garestiena, 30 eurotan. Igandean lortutako diruari larunbateko herri bazkarian jasoko dena gehitu beharko zaio.

Hori guztia Solidaridad Navarra con Guinea Ecuatorial, Sonage, elkarteari emanen dio Itxipuruk. Taldeko kideak Soganekoen parte hartzearekin eskertuta azaldu dira: “jende askok parte hartu zuen, laguntza handia eman zuten muntaian eta salmentan, informazio gunea jarri zuten”. Sogane elkarteak Ekuatore Gineako bi umezurztegi laguntzen ditu (Malabon eta Nkuen), han dauden haurrak eta gazteei ingurune eta etorkizun hobea eskaini asmoz.

Argazkiak: Sonage.