Sustraik Tren Publiko eta Soziala proposamena aurkeztuko du

Guaixe 2017ko urr. 17a, 08:31

Ostegunean, 19:00etan, udaletxean.

Sustrai Erakuntza fundazioko kideek Nafarroarako Tren Publiko eta Sozial (TPS) proposamena gizarteratzeko aurkezpen erronda egiten ari dira herrialdean barna. Altsasun irailaren 26an egin ondoren, Irurtzunen txanda izanen da ostegunean. “Gizarte- ekonomia- eta ingurumen-errentagarritasuna” bilatzen duen proposamena dela diote. “Oinarria gaur egungo trenbide baliabideak ahal bezain beste baliatu eta hobetzea da. Jendartearen aurkako, ingurumenaren aurkako, xahutzaile eta ezegokia den Abiadura Handiko Trenaren edo Prestazio Altuko Trenaren (AHT/PAT) aurrean, garraio bide jasangarri, herrikoi eta demokratiko batean datza”. Egungo trenbidearen bide paralelo berria egitea da proposamenaren ardatza. Gainera, bi bideetan 3. erraila jartzea proposatzen dute, ibilbidean egin beharreko hobekuntza puntualak gehituz.