Gazte eguna despeditzeko lau musika eskaintza

Guaixe 2017ko urr. 27a, 13:11

Irurtzungo eta Arakilgo Gazte Asanbladak laugarren urtez Gazte Eguna antolatu du Irurtzunen. Eta hura despeditzeko, ohi den moduan kontzertuak izanen dira. Musika jaialdia Iruñeko Zaunka taldeak zabalduko du. Lauko formazio klasikoak punk doinuak aletuko ditu oholtzatik. Punk doinuei metal doinuek hartuko diote lekukoa, Sutagarrek hain zuzen ere. Urte bat da Maitasunari pasioa diskoa aurkeztu zutela eta hura eta beste kantu ezagunak aurkeztera etorriko dira arrotza ez zaien plaza batera.

Talde eibartarraren ondoren festa giroa etorriko da. Tximeleta plaza taldeak dantzan jarriko ditu Irurtzungo frontoian bildutakoak. Eta guztia borobiltzeko oholtzara Jotatxo dj-ak bere musika eskaintza emanen die bildutakoei ordu txikietan.

Erlazionatuak

Gazte Eguna iritsi da

Guaixe 2017 urr 27 Irurtzun