Emakumeen Eguneko egitaraua, beste behin ere, eta 25. aldia da, Irurtzungo emakumeen taldearen eta Kultur Kontseiluaren eta Irurtzungo Udalaren artean prestatu dute. 25. Emakumeari Buruzko Jardunaldiak, makina bat jarduera elkartu ditu. Antolatutakoen artean bihar jokatuko den 12 orduko emakumezkoen frontenis txapelketa dago. Larrazpik antolatutako ekimenean parte hartu nahi duenak 616 995 597 telefonora hots egin behar du. Eta ezin afaria falta. Heldu den larunbatean, hilaren 10ean izanen da. Afarira joan nahi dutenek astelehenera arte eman dezakete izena Pikuxarren edo Fruitis dendan.
Egitaraua
Martxoak 2, ostiralak
20:00 Pecadoras antzezlana, Detritus Teatrusena.
Martxoak 3, larunbata
08:00 12 orduko emakumezkoen frontenis txapelketa.
Martxoak 7, asteazkena
18:00 Iruñera zinema ikustera joateko irteera.
Martxoak 8, osteguna
12:00 Kontzentrazioa, plazan.
Martxoak 10, larunbata
22:00 Afaria eskolako jangelan. Lorena Arangoaren saioa eta festa.
Martxoak 11, igandea
18:30 Helduendako berdintasunari buruzko film laburrak, Katti Goikoetxeak eta Maider Zabaletak bideratuta, Pikuxarren.
Martxoak 16, 17, 18
Irurtzungo antzerki tailerraren En el estanco emanaldia
Martxoak 23, ostirala
19:30 Tekoulebon aukera berdintasuna eta Nikaragua iparraldeko emakumezkoak proiektuak aurkeztuko dituzte Rodek fundazioak eta Mugarik Gabek. Kultur etxean.
Martxoak 25, igandea
10:00 Mural margotzea, Gernika parkean.