Mundua hamargarrenez dastatzera

Guaixe 2018ko api. 20a, 11:26

Munduko Arrozak ekimena bihar bueltan izanen da plazan, 10:00etatik 14:30era

Arroza eta makina bat elikagai mahai gainetan. Eta suak. Eltzeak eta lapikoak ezin falta. Eta esku abilak haiek guztiak erabiltzen. Jatorri askotakotako irurtzundarrenak. Arroz aleen moduan, guztiak berdinak garela adieraziz, nork bere errezeta prestatzen. Jendaurrean. Beste kulturetako errezetak ezagutzeko, gurea partekatzeko. Mahaiaren bi aldeak, sukaldariak eta ikusle-ikasleak harremanetan jartzeko. Arroza aitzakia.  

Sakanako Mankomunitateko Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuko teknikari Bego Zestauk gaztigatu duenez, “ez da kozinatzeko tokia bakarrik, espazio publikoa partekatzeko ere bada. Egun horretan plazan parte hartu nahi duen guztiak goiza elkarrekin pasatzeko aukera izanen du. Joaten denak nahi duen edo hobekien sentitzen den moduan parte hartu dezake”.

Irurtzungo Foru plazako estalpetik pasatzen denak 10 bat arroz dastatzeko aukera izanen du, besteak beste: Senegal (2 arroz), Sahara, Help-NA (errefuxiatuen aldeko taldea), Irurtzungo emakumeena, Atakondokoa, jubilatuena eta Pikuxarrekoa. Plazatik pasatzen direnek errezeta horiek dastatzeko aukera izanen dute. Horretaz aparte, Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuak sentsibilizazio gunea jarriko du. Erreefuxiatuei buruzko argazki erakusketa izanen da. Aurtengo berritasuna jolas kooperatibo baten aurkezpena da.