Irurtzungoa, liburuen plaza

Guaixe 2018ko api. 22a, 13:03

Atakondoa eskola publikoko ikasleak plaza literaturari eskainitako eguna plazan ospatuko dute

Horretan bihurtuko da bihar, 09:00etatik aurrera Irurtzungo plaza. Izan ere, Atakondoa eskola publiko ikasleek han ospatuko dute literaturari eskainitako eguna, kulturartekotasun astea despeditzen duena. Pasa den astea zehar ikasleek eskolara liburuak eraman dituzte eta trukean txartel bana jaso zuten. Horiek bihar trukatzeko erabiltzeko aukera izanen dute.

Horrekin batera, hainbat txoko izanen dira eta bakoitzean ekimen ugari izanen dira: eskola komunitateak ikastetxera bidalitako postal mordoaren erakusketa, ikasleek elkarrekin idatzitako hiru ipuinak irakurtzeko aukera izanen da, Anitzartean Kulturartekotasun Zerbitzuak munduko hizkuntzen jolasa jarriko du, denbora-pasak, zerbitzuan praktiketan ari diren ikasleek Anitzarteakekin lotura duten hiru denbora-pasa, orri-markatzaileak egiteko aukera izanen da, hizkuntzen txokoa…

Kulturartekotasun Astean zehar Atakondoa eskolan landutako hainbat gauza kalera aterako dira egun horretan eta, horrela, irurtzundar guztiek haiek ezagutzeko aukera izanen dute. Eskola herrira ateratzeko modua ere bada hori.