Pikuxarren larunbat betea

Guaixe 2018ko mai. 16a, 09:52

Pikuxar euskal txokoa.

Ibilaldia goizean eta mus txapelketa arratsaldean.

Irurtzungo euskal txokoak proposamen bikoitza du larunbaterako. Alde batetik, Iturraskarri ibilbidea egiteko deialdia egin du. 10:30ean abiatuko dira Pikuxarreko bazkide direnak, eta ez direnak, Hiriberriko plazatik Egiarretara. Pikuxarrek bertako bideak eta garbitokiak zaharberritzeko gizarte egitasmoarekin bat egin eta ibilbidearen zati bat babestu zuen. Haren mantentzean gabeziarik ote zegoen zehazteko konpromisoarekin. Biharko ibilaldiak, beraz, balioko du jakiteko, esaterako, bidea garbi dagoen edo oztoporen bat dagoen jakiteko edo seinaleztapeneko margoak ongi ikusten diren. Hartutako konpromisoa betetzeko Pikuxarrek antolatutako bigarren irteera da biharkoa.

Eta oinez ibili nahi ez dutenendako Pikuxarren kartetan aritzeko aukera izanen da larunbatean. Izan ere, Anapeh-en mus txapelketako kanporaketa jokatuko da 15:30etik aurrera. Larunbateko irabazleek hartan parte hartzeko aukera izanen dute. Bigarren sailkatuek txorizoa eta ardoa eskuratuko dute eta podiuma osatzen duen bikoteak ardoa. Bihar arte eman daiteke izena Pikuxarren. Bikoteko 15 euro pagatu beharko dira.