Pikuxar euskal txokoak proiektu berria du esku artean. Lizarra kalean behe solairua eta beste bi dituen eraikina erosiko dute (Laboral Kutxa dagoena) eta han taberna eta elkartea eginen dute. Espazio horrek Pikuxarrek dituen euskalgintza, kulturgintza eta herrigintza taldeek finkatutako helburuak lortzeko bitarteko bat izanen dira. Horiek hiru urteko plan estrategikoan jasota dituzte.
Aro berri hori hastear da eta horretarako proiektuarekin bat eginen duten bazkideak behar dira. Gaurtik 15era arte bazkide egiteko epea zabalik izanen da, haiek sarrerako diru-ekarpena egiteko konpromisoa hartuko dute eta kontratu bat sinatuko dute. Hamabostaldi horretan zuzendaritza batzordekoak bazkide izan nahi dutenekin banaka elkartuko dira, konpromisoaren nondik norakoak azaltzeko.
Bitartean, Lizarra kaleko eraikinean lehen lanak prestatzen hasiak dira, eta baimena lortutakoan zati bat eraisteari ekingo diote; garilerako kanpoaldeko gunea egokitzea espero da.