Elkarrekin afaldu eta salto

Guaixe 2018ko eka. 22a, 09:45

San Joan gauerako gonbidapena luzatu du Aizpeak, Irurtzungo euskaltzaleen topaguneak. Bihar 21:00etan irurtzundarrak zein bere afariarekin plazara agertzeko proposamena egin dute. Trikitilariek giroa alaituko dute. Han norberak berea afaldu ondoren, gaua ongi sartua denean, 22:30ean, suak piztu eta haien inguruan sorginak dantzan ariko dira. Pasa den ostiralean sorginen dantza ikasteko edo freskatzeko entsegua antolatu zuten.