Irurtzungo orga-eramaileak Laasen

Guaixe 2018ko ira. 11a, 08:42

Irurtzungo eta Laasko esku-orga lehiaketak joan den urtean senidetu ziren eta hartu-emanak segitzen du.

Laasko Printzerrian esku-orgen lehiaketa jokatu zen agorrilaren 25ean. Bigarren urtez jarraian Irurtzungo ordezkaritza presente izan zen. Horrela, laasdarrei festetan egindako bisita bueltatu zieten. Pikuxarreko, Orritzeko eta Iskidiko kideak izan ziren Laasko esku-orga txapelketan parte hartu zutenak. Sanferminetako jantzi txuri-gorriak soinean zituztela lehiatu ziren. Haiekin batera Mitologia-pertsonaietako batzuk ere aritu ziren, lehiaketa girotzen. Guztira 18 talde lehiatu ziren.