Irurtzungo Udalaren zortzigarren parte-hartze aurrekontuek 35.000 euro poltsa dute. Irurtzundarrek diru hori igerilekuko berdeguneak eta sarrerako arranpa hobetzera bideratzea erabaki zuten. Lorezainak aholkatuta, igerileku sasoia despeditu ondoren hasi dira hango berdegunea hobetzeko lanak. Lurra landu, belarra erein eta ureztatze sistema jartzeko lanek 13.200 euroko aurrekontua dute. Arranpa egokitzeak hartuko du beste zati bat.