Herrian erosiz herria egin

Guaixe 2018ko aza. 15a, 17:27
Kanpainako hiru sarituak. Argazkia: Irudtzungo Udala.

Irurtzungo merkataritzari ikusgarritasuna eman eta sare horrek irurtzundarrei eskaintzen dien gertuko zerbitzua bizirik mantentzearen garrantzia. Horiek nabarmendu nahi zituen Irurtzungo Udalak Herrian erosiz denok irabazle kanpainarekin. Bi zati izan ditu kanpainak. Bata udaberrian, Trinitate festetarako despeditu zena. Bestea, udazkenean izan da eta San Martin festekin bukatu da. Bietan Irurtzungo 28 dendek parte hartu dute. Haietan erosketak egiten zituztenek zozketa batean sartu ziren eta Irurtzungo dendetan gastatzeko txekea eskuratzeko aukera zuten. Horixe bera lortu dute udazkeneko kanpainan Tere Otxoak, Jose Luis Gonzalezek eta Visi Jakak. Saritan, guztira, 1.400 euro banatu dira. Aitor Larraza Carrera alkateak esan digunez, udalean kanpainaren balorazio ona egin dute, baina dendariekin elkartu nahi dutela gaineratu du, haien iritzia jaso eta hobetzeko aukerak aztertu.

Erlazionatuak