Irurtzungo Udalak telefono mugikorrendako aplikazioa mustu berri du. Aitor Larraza Carrera alkateak azaldu duenez, “irurtzundarrek udalarekin duten parte hartzea erraztu eta hobetzeko garatu dugu aplikazio hori”. Norberak bere telefonotik Google Playn edo App Store platafometatik deskargatu dezake. Larrazak esan duenez, “aplikazioak udalarekin komunikazio esparru zuzen bat irekiko du. Bakarren batek auzoan zerbait hobetu daitekeela ikusten badu edo proposamen bat badu, tresna horrekin, udalari era errazean jakinaraziko dio informazioa”. Aldi berean, aplikazioak “udalerriko hainbat informazio jasotzeko balio du: intereseko telefonoak, turismo ibilbideak, kultur ekintzak eta abar”.