"Heriotzarekin obsesionatuta dagoen emakume baten istorioa kontatzen du antzezlanak". Heriotza "tabua edo trauma" bat dela esan du Tirapuk. Hortaz, heriotzaren inguruan ikertu nahi izan du.
Manifestu bat antzezlana estreinatuko du bihar, abenduaren 14, ostirala, Beheko Larraine konpainiak Irurtzungo kultur etxean. Areto "izugarri eta goxo" honetan egin du konpainiak "sorkuntza prozesua". Miren Tirapu antzezlanaren aktorea eta zuzendaria da, eta Beleixe irratiak (FM 107,3) elkarrizketa egin dio.
"Heriotzarekin obsesionatuta dagoen emakume baten istorioa kontatzen du antzezlanak". Heriotza "tabua edo trauma" bat dela esan du Tirapuk. Hortaz, heriotzaren inguruan ikertu nahi izan du.