Amaiak patua jarraitu zuen

Guaixe

'Amaia da hasiera' ikuskizunean San Joan bezperako suak piztu zituzten. UTZITAKOA

'Amaia da hasiera' ikuskizuna egin zuten igande gauean, Irurtzunen

Amaiak 16 urte betetzen dituenean bere patuaren bidea jarraitu behar zuen, eta, bidean, hainbat izaki mitologikoekin elkartu zen: tartalo eta gizotsoak, basajaun eta basanderea, galtzagorriak, Mari sorgina... Irurtzungo dantzariak eta sorginak ere aritu ziren San Joan bezpera berezi honetan.