Amaiaren patuak Irurtzunera ekarriko du, San Joan bezperan

Guaixe 2019ko eka. 21a, 12:01
'Amaia da hasiera' ikuskizunaren parte hartzaileak Gaztelugatxen iaz. UTZITAKOA

'Amaia da hasiera' ikuskizuna eginen dute Irurtzungo plazan, ekainaren 23an, igandean, 22:30ean

San Joan bezpera gau magikoa dela diote. Urteko egunik luzeena eta gau motzena da. Izpirituak eta sorginak kalera ateratzen diren gaua omen da ere. Irurtzunen, izpirituak ez, baina izaki mitologikoak aterako dira: Tartalo, Gizotsoak, Basajaune ta Basandere, Akerbeltz, Galtzagorriak eta Mari Jainkosa. Orritzeko pertsonaiak igandeko gau magikoan aterako dira eta Amaia agurtuko dute. Gainera, Irurtzungo sorginek Akelarrea eginen dute eta dantzariek ere erritualak eginen dituzte. Amaia da hasiera ikuskizuna eginen dute guztiek, igandean, 22:30ean, Irurtzungo plazan.

Orritz dantza taldeak San Joan bezpera gauean ikuskizuna egiten zuen Gaztelugatxe ondoan dagoen Eneperi jatetxean. Iaz Jon Barbarin antzerkigileari laguntza eskatu zioten, izaki mitologikoak agertzen ziren istorioa bat kontatu nahi zutelako. Amico antzerki taldeak, Barbarinek eta Txorik osatzen dutena, Amaia da hasiera ikuskizuna sortu zuten. Iaz, beraz, antzezlana itsasoa eta Gaztelugatxe atzean zutela mustu zuten, eta, aurten, Irurtzunen ginen dute. Izan ere, Barbarinek azaldu bezala, "azken urteetan ezin izan dute San Joan bezpera Irurtzunen ospatu".

Amaia da hasiera ikuskizunerako Irurtzungo plazan inguru "magikoa" sortuko dutela esan du antzerkigileak. Espazioak guztiz desberdinak izan arren, ez dute asko moldatu behar izan. Antzezlanak Amaiaren istorioa kontatzen du. San Joan bezperan jaio zen Amaia, eta gertaera horrek bere patua idatzi zuen. 16 urterekin, gau magiko horretan, bere bidea egiten hasiko da.

"Heldutasunera pasatzeko egin beharreko bidai bat da". Eta ibilbidean hainbat pertsonaiekin elkartuko da, besteak beste: Tartalo bere Gizotsoekin, Basajauna eta Basanderea, Akerbeltza, Galtzagorriak eta Mari Jainkosa. Orritzeko pertsonaiak, beraz, egonen dira, baita beste hainbat eaktore ere. Lorena Aranagoa, Izaskun Mujika, Beatriz Lorente eta Amaia Lorente izanen dira aktoreak. Beatriz eta Amaia ama-alaba dira, eta, beraz, sena "etxetik elkartzen zuten".

Akelarrea
Duela hainbat urte Irurtzungo hainbat emakumek "Akelarre antzeko bat" egiten dute San Joan bezperan, eta igandeko ikuskizunean ere ariko dira: "bukaera Akelarre horrekin emanen diogu". Orritzeko dantzariak ere egonen dira. "Guztira, 50 bat pertsonek parte hartuko dute".

Amaiaren istorioa Amico Antzerki Taldean sortu bazuten ere, nahiko istorioa "erabilia" dela esan du. "Azken finean bere patua eta bidea bilatzen duen neska baten istorioa kontatzen du". Gainera, ideia euskal mitologiatik zetorren. Izan ere, Orritzeko pertsonaiengatik sortu zen dena. San Joan bezperaren gau magikoan ohitura sortuko duten "patuaren" gauza dela esan du Barbarinek.

Erlazionatuak