Amati, Ametza eta Irurtzungo abesbatzen kontzertua gaur Irurtzunen

Guaixe 2019ko uzt. 5a, 13:42

Ekainaren 14ean egitekoa zen hiru abesbatzen arteko kontzertua, baina azken uneko arazo batengatik bertan behera gelditu zen. Gaur, uztailaren 5ean, ostirala, 20:00etan, eginen dute Irurtzungo elizan

Irurtzungo Abesbatza ez da bakarrik ariko, izan ere, sakandarrekin Ultzamako Amati eta Berriobeitiko Ametza abesbatzak egon behar ziren. Gaurko kontzertuarekin hiru abesbatzek elkarrekin egin duten aurtengo denboraldiari amaiera eman behar zioten. F. Schubertetik (1797) E. Whitacerrera (1970) musikaren bitarteko ibilbidea da kontzertuaren izenburua, eta abesbatzetako ahotsak musika instrumentuez lagunduta egonen behar ziren ere.

Erlazionatuak

Hiru abesbatza batean

Guaixe 2019 eka 14 Irurtzun