Iskidiko pertsonaiak Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdian

Guaixe 2019ko ira. 6a, 10:44
Iskidi eta Txaloka taldetako kideak uztailan ospatutako Gatzaren egunean. UTZITAKOA

'Ardien transhumantzia eroa' kaleko antzezlana eginen dute Iskidi eta Txaloka taldeak Getxon

Iskidiko izaki mitologikoak Algortako kaleetatik ibiliko dira bihar, larunbata, 19:30ean. Ardien transhumantzia eroa ikuskizun ibiltariarekin egonen da Irurtzungo taldea Getxoko Folk jaialdian. Transhumantziaren inguruko ikuskizun bat da, eta ardiak, artzaina eta izaki mitologikoak dira protagonistak. Hortaz, artzainak ardiak gidatzen ditu eta, bidean, hainbat pertsonai mitologikoekin elkartzen dira. Izakiek ardiak eraso nahi dituzte. Isikidi taldea Txaloka taldearekin batera egindako proiektua izan da. 

Erlazionatuak