Akabo sanmartinak

Guaixe 2019ko aza. 13a, 15:57

Aterkia eskutik askatu gabe pasa zituzten hainbatek festak.

Erabateko negu giroarekin pasa dira Irurtzungo azkeneko festak. Inguruko mendietan elurra zegoela  garatu zen Larrazpi gazte elkartearen egitaraua larunbatean. Hala ere, parranderoek hotzari aurre egiteko modua opatu eta kontzertuez eta dantzaldiaz gozatu zuten. Eguraldiak atzera eginarazi zien artisau feriara etorri behar ziren bizpahiru artisauri. Baina, hala ere, goiza pasa ahala gero eta jende gehiagok bisitatu zuen frontoia. Gainera, hauteskundeetan bozkatzeko tokia eskola berrira aldatu zutenez, ohituraz betiko tokira joateak jendeari feria zegoela oroitarazi zion. Festak despeditzeko, astelehenean barrurako primerako giroa zegoela joan zen. 

Erlazionatuak