Muslariak Iratxo elkartean

Guaixe 2019ko aza. 14a, 10:59

Saria eskurtau zuten bikoteak. Argazkia: Iratxo elkartea.

Festetan txapelketa jokatu zen elkartean.

Sanmartinetan hutsik egiten ez duena Iratxo elkarteko mus txapelketa da. 24 bikote neurtu ziren astelehenean, aurreko urteetan baino gehiago. Beharrezko partidak jokatuta, finalera Sergio Mazizior eta Ivan Lopez eta Santos Iragi eta Marian Moreno iritsi ziren. Azken horiek izan ziren txapeldunak. Kontsolazio finalean Luis Martil eta Martin Legarra eta Alicia Navarro eta Txaro Urra neurtu ziren. Aurrenek eskuratu zuten hirugarren postua. 

Erlazionatuak

Akabo sanmartinak

Guaixe 2019 aza 13 Irurtzun