'Etxerik txikiena' antzezlana Irurtzunen

Guaixe 2020ko mar. 6a, 09:02
'Etxerik txikiena' antzezlanaren une bat. UTZITAKOA

Haur errefuxiatuen egoera azaltzen du antzezlanak eta etzi, igandea, 17:00etan, Irurtzungo kultur etxean izanen da

Bi haur errefuxiatuen istorioa kontatzen du 'Etxerik txikiena' antzezlanak. Haurrei gerraren eta errefuxiatuen gai gogorra gerturatzeko modua da antzezlana. Bihar, igandea, 17:00ean, Irurtzungo kultur etxean izanen da. Eva Azpilikueta aktore altsasuarra da protagonistetako bat eta, antzezlan honetan egindako lanagatik, Feten Xixongo Arte Eszenikoen jaialdian aktore onenaren sari jaso zuen. 



Bettina eta Noma dira Etxe txikiena antzezlaneko protagonistak. Bettina maleta eta sagarrondo batekin ihes egin duen haur bat da eta bere egoera berdinean dago Noma, Laura Villanueva aktoreak interpretatzen duena. Rosa Diez antzerkigile ospetsuak zuzentzen du lana.

Erlazionatuak