2020ko festa 'berriak'

Bestelako Trinitate ospakizunak

Guaixe 2020ko eka. 5a, 11:32
Ergako Trinitate ermitara makina bat irurtzundar igo dira azken asteetan.

Koronabirusak ospakizunak erabat itxuraldatu dituen festak asteburuan ospatuko dira.

Koronabirusak eragindako osasun larrialdiak aurtengo Trinitate festak guztiz desberdinak izatea ekarri du. Hala ere, festa gogoz dauden irurtzundarrek izanen dute aukera Kultur Kontseiluak antolatutako egitarauarekin ongi pasatzeko. Etxeetako balkoiak eta festetarako bideoz elikatuko dituzten Youtubeko bi kanal izanen dira egitarauaren ardatza.  

Irurtzungo festak, berez, San Martinetan ospatzen ziren. Aurreko mendeko 60ko hamarkadan ospakizunaren data Trinitate egunera aldatu zuten, azaroko eguraldi txarragatik eta herriak industriarako aldaketa egina zuelako. Baina gero ikasleen ikasketendako traba suertatu ziren festak eta garilera pasa zituzten eta hilabeteko 3. asteazkenean hasten dira. Hau da, aurten garilaren 15etik 19ra lirateke Irurtzungo festak. Eta sanmartinak, berriz, azaroaren 11n. Ikusteko dago ospakizun horiek izanen diren. 

Egitaraua 
Garagartzaroak 6, larunbata

  • 11:00etan  Trikitilari eta txistulari taldeen dianak.
  • 12:00etan Trinitatera krono-igoera birtuala, Guan taldeak antolatuta. Irurtzungo Udalaren Youtube kanalean ikusgai.
  • 13:00etan Bermut musikala zure balkoitik. Txupinazoa. Auto batek musikaz girotuko ditu herriko kaleak.
  • 20:00etatik 22:00etara Trinity dj-ren zuzeneko musika Youtuben ikusgai.

Garagarrilak 7, igandea

  • 11:00etan Gaita taldearen dianak.
  • 12:00etan 2.0 Erromeria: Ergako Trinitatera igotzea, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsaren 25. urteurrenean; Trinitatean egindako obrei buruzko solasaldia eta bertsolariak. Irurtzungo Udalaren Youtube kanalean ikusgai.
  • 13:00etan Bermut musikala zure balkoitik. Auto batek musikaz girotuko ditu herriko kaleak. 

Oharra: 
Balkoiak, leihoak… puxikekin, zintekin eta bestelakoekin nahi bezala apaintzera animatu dituzte irurtzundarrak.