Trinitate festen asteburua pasa berritan, Irurtzungo Udalak jakinarazi du udako festak bertan behera gelditu direla. Erabakia aho batez hartu du udalak. “Badakigu zeinen garrantzitsuak diren herriko festak herritar guztiondako. Hori dela eta, ez dugu erabakia goizterregi hartu nahi izan. Nafarroako Gobernuko gomendioak aintzat hartuz, gure iritzia Kultur Kontseiluko bileretan partekatua izan da”.
Udaletik adierazi dutenez, “erabaki zaila hartu behar izan dugu aurten, egoera desberdin eta latz honi egokitzea dagokigu eta. Ohitura asko alde batera utzi behar izanen ditugu eta segurtasuna bermatzea ez dena beste, maila batean kokatu beharrean gaude”. Udaleko kideek diotenez, “arduraz jokatzen ari garelakoan gaude. Etorriko dira urte eta garai berriak. Eutsi goiari eta zaindu gaitezen”.
Trinitate ospakizunetarako egitarau xumea antolatu zuen Irurtzungo Udalak. Bere Youtubeko kanalaren bidez herriari buruzko hainbat bideo ikusgai jarri ditu. Tartean Pikuxarreko euskal txokoko bertsolarien saioa dago. Haiek makina bat ikustaldi izan dituzte asteburuan.
Festa egutegia
Trinitate festak Garagarrilaren 6an eta 7an.
Festak Garilaren 15etik 19ra.
San Martin Azaroaren 11n. Ikusteko dago ospakizun horiek izanen diren.