Garileko hirugarren asteazkenean, bihar, ziren hastekoak Irurtzungo festak. Baina COVID-19 gaitza ez zabaltzeko neurri gisa, Irurtzungo Udalak festak bertan behera utzi zituen. Hori kontuan izanik, Larrazpi gazte elkarteak jakinarazi duenez, “gure ateak ixtera behartuta ikusi dugu geure burua, jaiegunetako jende pilaketak ekiditeko helburuz”. Horregatik, bihar hasi, eta heldu den asteartera arte elkarteko kide ez den inori sarrera debekatuko zaio.
Larrazpiko kideek jakinarazi dutenez, “birusaren hedapenaren kontrako kanpainarekin bat egiten dugu, eta, era berean, herriko beste kolektibo eta etxabeak egun hauek zuhurtziaz bizitzera animatu nahi ditugu. Guztiok elkarrekin lortuko dugu”.