Eskolako argindar elektrizitate koadroa jartzeko deialdia

Guaixe 2020ko uzt. 15a, 10:28

Atakondoa eskolaren ikuspegia.

Interesa duten enpresek ostiraleko 11:00ak arte aurkeztu ditzakete eskaintzak.

Irurtzungo Udalak Atakondoa eskola publikoko bigarren mailako elektrizitate koadroa erosi eta hura kokatzeko lanen deialdia egin du. Argindar koadro berria jartzearekin batera, ikastetxeko  argindar kableen zati bat berrituko dute ere. Lan horiekin, Aitor Larraza Carrera alkatearen hitzetan “segurtasuna handitu eta egungo legedira egokituko dugu azpiegitura”. Enpresa hartzaileak lau aste izanen ditu lanak despeditzeko. 

Erlazionatuak