Beietz! taldea agertokira itzuliko da bihar

Guaixe 2020ko uzt. 30a, 12:52

Arbizuko taldeak Irurtzungo Musika parkea zikloaren hurrengo emanaldia eskainiko du bihar, hilak 31, 20:00etan, Gernika parkean

Agertokietara itzultzeko gogoekin dago Beietz! taldea, eta azkenean iritsi da eguna. Bihar, garilak 31, 20:00etan, Irurtzungo Gernika parkean izanen da hitzordua, Musika parkean Irurtzungo udalak udarako antoaltu duen zikloaren barruan. Arbizukoek Erraietatik diskoa kaleratu zuten urte amaieran, eta bihar zeltik parranda taldearen doinu berezia eskainiko dute Irurtzunen. Konfinamenduan ez dira geldirik egon, eta bideoklip bat egiteko baliatu zuten itxialdia. 

Aurreko astean Aintzane eta Jaione abeslariek mustu zuten Musika parkean zikloa, eta, ondoren, Fran Teno musikari irurtzundarrak hartu zuen lekukoa. Beietz! taldearen ondoren, hurrengo emanaldia abuztuaren 21ean izanen da Makusai eta Makalan taldearen kontzertuaren, 20:00etan, Gernika parkean.