Artieda heroia Irurtzunen

Guaixe 2020ko urr. 23a, 10:15

'Everybody needs... heroes!' ikuskizunaren une bat. ARTXIBOA

Aktore etxarriarraren 'Everybody needs... heroes!' antzezlana izanen da etzi, igandea, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean 

Umorearen eta mugimenduaren bidez Xabier Artieda aktoreak heroiak beharrezkoak direla jakinaraziko du igandean, urriak 25, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean. Everybody needs heroes! ikuskizuna duela urte bat inguru mustu zuen etxarriarrak etxean, eta ordutik Euskal Herri osotik heroiek mezua zabaldu du. Antzerki fisikoaren esperimentaziotik sortutako emanaldia da, eta Artieda agertokian bakarrik dago. Irurtzungo kultur etxea koronabirusaren ondorioz ezarritako osasun neurrietara egokitu da. Sarrerek 5 euroko prezioa dute. 

Erlazionatuak