Gontzal Mendibilek irekiko du Folk Ametsetan zikloa

Guaixe 2020ko aza. 5a, 10:45
Gontzal Mendibilek emanaldi xumea eskaini zuen iaz Altsasun. ARTXIBOA

Kantautoreak azken diskaren emanaldia eginen du: Biok. Kontzertua igandean, urriak 8, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean izanen da. 

Entzulearen eta musikarien artean sortzen diren gogoetak eta ametsak, ardurak, nahiak eta sentipenak biltzen dira BIOK diskoan. Gontzal Mendibilen 18. diskoa da, eta iaz aurkeztu zuen. Tartean, Altxa zu! Altsasu Auzian inspiriratuta sortu zuen kanta dago. Mendibilek kontzertua eskainiko du Irurtzungo kultur etxean igandean, urriak 8, 19:00etan, Folk ametsetan zikloaren barruan. Tradiziozko musikan oinarritutako programazioak dagoeneko 28 urte bete ditu, eta ezinbesteko bat bihurtu da Irurtzungo udazkeneko kultur egitarauaren barruan. 

 

Ostiralean Folk ametsetan zikloari buruzko erreportajea Guaixe astekarian. 

Erlazionatuak