Musikaren desegokiak

Guaixe 2020ko abe. 7a, 10:44
'Incorrectas' ikuskizuna. KULTURKLIK.EUSKADI.EUS

Joli Pascuarena Demode Quartet taldeko kideak 'Incorrectas' musika ikuskizuna eginen du bihar, 19:00etan, Irurtzungo kultur etxean, 948 Kultura Nafarroako Gobernuaren programaren barruan. 

Musikaren abeslari emakume ospetsuen abesti ezagunenak hartu eta bertsio berritzaileak egin ditu Joli Pascualena musikariak. Piano jole eta txelo jole baten laguntzarekin Incorrectas ikuskizuna osatu du. Ikuskizunaren haria historiako musikari emakumeen bizitaren zatiek osatzen dute, bere bizitzaren momenturen batean "desegokiak" izan zirela. Bihar, abenduak 8, asteartea, 19:00etan, Incorrectas ikuskizuna izanen da Irurtzungo kultur etxean. 

Erlazionatuak