Sodena Nafarroako Gobernuaren diru laguntza tresna da, Foru Komunitatearendako balio erantsiko negozio proiektuak erakartzeko eta garatzeko. Bere baitan hainbat kluster ditu eta horietako arduradunak dira, hain zuzen, Dinabide bisitatu dutenak. Bisitaren zergatiez azalpenak eman ditu Aintzane Iriberri Berrostegietak, Sakanako Garapen Agentziako Industria eta Energia arduradunak.