Saihesbidearen proiektuak pausoak ematen hasia

Guaixe 2021ko uzt. 6a, 10:07
Irurtzungo saihesbide proiektua.

Nafarroako Gobernuak lanak egiteko desjabetzeak eta ondasunak eta eskubideak okupatzea premiazkotzat jo ditu.

Nafarroako Gobernuak Irurtzungo saihesbidea egiteko lanei bultzada eman zion hilaren 16ko bilkuran. Eta Nafarroako Aldizkari Ofizialak foru administrazioak lan horiei lotutako bi erabaki argitaratu ditu. Alde batetik, “Asterain-Irurtzun NA-7010 errepidean Irurtzungo saihesbidea egiteko obrek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa, nahitaezko desjabetzearen erabakia. Eta, bestetik, proiektu horretako obrek ukitutako ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duen erabakia. Azken horren bidez dei egiten zaie proiektuak ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, agorrilaren 4an, 5ean eta 6an Irurtzungo eta Arakilgo udaletxeetan ager daitezen, okupatu aurreko aktak egiteko, eta hala badagokio, okupazio aktak egiteko.