Elkarlaneko robotikaren berrikuntzak ezagutzeko topaketa

Guaixe 2021ko urr. 5a, 10:05

Gehikuntza bidezko makina eta harekin sortutako pieza ikusten Dinabiden. ARTXIBOA

Dinabide teknologia coworkingak hartuko du Robotiq Tourraren lehen saioa.

Sabadellgo Vicosystems enpresak Robotiq Tourra antolatu du, Irurtzunen gaur hasi eta ondoren Madril, Pontevedra eta Valentzia bisitatuko dituena. Saio horietan guztietan elkarlaneko robotikaren arloan dauden azken berrikuntzak ezagutzeko aukera izanen da. Vicosystems enpresatik azaldu dutenez, “elkarlaneko robotikan eskarmentuak eta sektoreko fabrikatzaile nagusiekin urteetan egin ditugun aliantza indartsuek aukera eman digute beti azken joeren berri izateko, eta, aldi berean, gure tokiko bezeroei produkturik berritzaileenak eskaintzeko aukera eman digute”.

Testuinguru horretan sortu da Robotiq Tour by Vicosystems, “berrikuntza hori maila nazionalean hedatzeko helburuarekin, herrialdeko hainbat txokotara eramanez, beste erkidego batzuetako aliatuen eskutik, zeinekin lankidetza estua lotzen duen”. Robotiq produktuen “soluzio berritzaileenak” aurkeztuko dituzte jardunaldietan, “aplikazio eta sektore ugari ase ditzaketenak”. Gainera, Robotiq produktuak pertsonalki ikusi eta probatzeko aukera izanen dute parte hartzaileek. Robotiq enpresako bi arduradun izanen dira Irurtzunen, Etienne Samson eta Daniele Pamparana. Enpresa kataluniarrak Irurtzungo aurkezpenerako Iruña tecnologias de automatización SM enpresaren laguntza du. 

Erlazionatuak

"Dinabide nire lanerako aproposa da"

Erkuden Ruiz Barroso 2021 mai 04 Altsasu