Pikuxar elkartea mustuko dute

Guaixe 2021ko urr. 15a, 11:31
Jendea Pikuxar tabernako terrazan. Gainean elkartea dago.

Biharko egitaraua prestatu dute.

Pikuxar elkarteak berritu duen eraikineko lehen solairuan du bazkideendako egoitza, elkartea. Lanak despedituta, behar bezala egokitzen denbora eman ondoren, osasun egoerak baimendu duenean mustutzea erabaki dute. Bihar izanen da. 

Egitaraua
12:30ean Bertsolariak, elkartean eta trikipoteo herrian zehar.
14:30ean Bazkaria. Bazkalostean, Euskal Kantak.
17:30ean Galtzagorri txaranga herriko tabernak bisitatuz.
20:00etan Musika, Pikuplazan.
21:30ean Afaria.

Erlazionatuak