Tarteka langarra lagun zutela, artisauak Irurtzungo plazara bueltatu ziren atzo. 23 ziren eta haietan begira, eta erosten, egon ziren irurtzundarrak eta herrira bisitan joandakoak. Eztia, bitxiak, gazta, pastelak, taloak, garagardoa, jantziak eta beste aukeran izan zituzten. Izurdiagako Brun forjakoak zizelarekin pieza batzuk lantzen egon ziren. Eta Iosu Goñi iruindarrak 25. urtez parte hartu zuen azokan. Berak haurrekin buztingintza tailerrean aritu zen. Berarekin aritutako haurrek loreontziak eta eltzeitsuak eraman zituzten etxera. Tarteka zabaltzen ziren euritakoak, eta jendeak jantzita zituen musukoak izan ziren atzo goizeko bereizgarria. Osasun etxeko estalpean aterpe hartuta Irurtzungo Musika Eskolako trikitixa taldea goizari doinua jartzen aritu zen.