Dinabidek enpresei teknologia berriak probatu eta haiekin esperimentatzeko aukera ematen die. Irurtzunen dagoen eraldaketa digitalerako guneak fabrikazio gehigarriko teknologien arloan enpresei hainbat aukera eskaintzen dizkie. Gaurko Demo Iris Lab ekitaldian izena eman dutenek LMD (Laser Metal Deposition) metal fabrikazio gehigarriko teknologia berria ezagutzeko aukera izanen dute. Ekitaldian Nafarroako Gobernuko ordezkariak ere presente izanen dira.
Iris, zer da?
Berrikuntzarako zentroa da, eta helburua enpresen eraldaketa digitala azkartzea da. Barne hartzen ditu Nafarroako Berrikuntza Sistemako Eragileen Komunitate Birtuala (SINAI), ekonomia garapenarekin lotutako eragileak, irtenbideak eta espazio fisikoak hornitzen dituzten enpresak, IRIS Lab, eraldaketa digital horrekin lotutako zerbitzu jakin batzuk emateko. Sakanako Garapen Agentzia eta Dinabide Irisko kide dira.