Nafarroako Gobernuak Irurtzungo Hydro Extrusión Spainen enpresa proiektua foruintereseko inbertsiotzat jotzea erabaki zuen atzo. Merkatuko hainbat sektoretarako aluminiozko aleazio profilak egiten dituzte estrusioaren teknikaren bidez. 9 milioi eurotik gorako inbertsioa eginen du enpresak Irurtzungo lantegia teknologikoki gaitzeko. Zuzeneko 10 lanpostu berri sortzea aurreikusi da.
Gobernuak foru intereseko inbertsiotzat jo ditzake Nafarroako ekonomia, gizarte edo lurralde garapenerako garrantzi berezia duten proiektuak. Ondoren, izaera hori duten ekimenek lehentasunezko eta premiazko bultzada dute Nafarroako administrazio guztiekin egin beharreko izapideetan. Horrela, esate baterako, erdira murrizten dira jarduera, hirigintza-plangintza edo egikaritze-, irekitze- edo funtzionamendu-lizentziak ezartzeko aurreikusitako izapideen ohiko epeak.