Etxarrenen bizi den Laura Penagos kolobiarrak esperientzia pertsonaletik abiatuta sortu zuen Atzerrian lurra garratz antzezlana, Ander Lipusekin eta Artedramarekin eta Huts Teatrorekin batera. Pertsona bat noiz arte den migratzaile, zer den hemengoa edo kanpokoa izatea, nola hitz egiten duen jendeak norberaren inguruan eta nola hitz egiten duen besteei buruz eta abarreko galderak erantzuten saiatu zen antzezlaren bidez. Irurtzungo kultur etxean sorkuntza prozesuaren zati bat egin zuten ere, eta igandean, ilbeltzak 23, 19:00etan, antzezlanaren emanaldia izanen da bertan. Sarrerak 6 eurotan eros daitezke Irurtzungo Udaleko webgunean eta kultur etxean.