Parte hartze aurrekontuetarako botoa emateko aukera

Guaixe 2022ko ots. 15a, 10:30

Irurtzundarrak Lizarra kalean. ARTXIBOA

Bihar, 11:00etatik 13:00etara udaletxean; ostiralean, 18:00etatik 20:00etara, osasun etxeko arkupeetan eta larunbatean, 11:00etatik 13:00etara, osasun etxeko arkupeetan.

Hamaikagarren parte hartze aurrekontuetan Irurtzundarrek udalak 70.000 euro zertara bideratu erabaki behar dute. Lau aukeretako baten alde egin behar dute: hilerri pareko kaleko zorua berritu, Larrazpiko azpiegiturak berritu, mendiko ibilbidea homologatu eta berria sortu edo festetan barrakak jartzen diren tokiko zorua berritzea. 

Parte hartze aurrekontuetan iritzia emateko botoa eman dezakete 16 urtetik gorako irurtzundarrek, beti ere, beraien burua agiriren batekin identifikatuta. Aurrez aurre botoa emateko hiru aukera izanen dira: asteazkenean, 11:00etatik 13:00etara udaletxean; ostiralean, 18:00etatik 20:00etara, osasun etxeko arkupeetan eta larunbatean, 11:00etatik 13:00etara, osasun etxeko arkupeetan. Botoa emateko beste aukera da preparirurtzun@gmail.com e-posta helbidearen botoa ematea, harekin batera izen-abizenak eta nortasun agiriaren zenbakia idatzi behar dira. Hilaren 19ra arteko epea dago iritzia emateko. Irurtzundarrek botoa ere telefono mugikorraren bidez emateko aukera zuten. Horretarako, udalaren Irurtzun aplikazioa deskargatu behar zen. Doakoa da. Aplikazioaren bidez botoa emateko epea igandean despeditu zen.

Erlazionatuak