AEK-k antolatutako 22. Korrika Sakanatik bigarren aldiz pasatzen denean iritsiko da Irurtzunera, maiatzaren 5eko 15:30 aldera hain zuzen ere. Euskararen aldeko errelebo lasterketarako giroa behar bezala prestatzeko bat egin dute AEK-k, Irurtzungo Udalak, Aizpea euskara taldeak eta Pikuxar euskal txokoak. Elkarlanean Korrika aurreko egitaraua prestatu dute.
Egitaraua
- Martxoak 27, igandea
19:00 Otxo taldearen kontzertua, kultur etxean. - Apirilak 1, ostirala
Goizean Korrika txikia eskolan.
19:00 Joxe Aldasororen bakarrizketa eta Ane Martijaren kontzertua, Pikuplazan. - Apirilak 5, asteartea
15:30 22. Korrika Irurtzunen.
Ondoren, Kaktus dj, plazan.