Barazkigunea karparik gabe

Guaixe 2022ko api. 11a, 08:39

Estalpea eraikitzeko lehen pausoa emana dago.

Irurtzundarrek parte hartze aurrekontuen bidez hala erabaki ondotik, Irurtzungo garai bateko barazkien azoka zenean karpa bat jarri zuen udalak. Hori 2015an izan zen. Baina karpa hori martxoaren akaberaz geroztik ez dago Barazkigunen. Izan ere, Irurtzungo Udalak handik kendu egin du. Izan ere, aurki karpa hartzen zuen tokia estalpe finko batek hartuko du. Estalpeak 276.500 euroko aurrekontua du, udalaren diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko dira. Estalpeak festetarako egina egon beharko du.