Estalpea eraikitzeko lanak hasi dira

Guaixe

Barazkiguneko lanengatik haren ondoko espaloia itxita dago.

Festetarako lanak despedituta egon behar dute.

Barazki gunetik martxo akaberan karpa kendu ondoren, Maldadia eraikuntza enpresako langilean apirilaren 4an hasi ziren estalpea eraikitzeko lanak egiten. Euri urak eta argiteria bideratzeko lanekin hasi dira langileak. Estalpeak 276.500 euroko aurrekontua du, udalaren diruzaintzako gerakinarekin finantzatuko da lana.