Mendia

Sakanako Ibilaldia, festa ederra

Guaixe 2022ko mai. 3a, 14:00

Eguraldia lagun, 1.174 mendizalek hartu zuten parte Iratxo elkarteak antolatutako mendi martxan

Antolatzaileek nahi zuten bezala, mendigoizaleen festa ederra izan zen larunbatekoa, Sakanako Ibilaldia arrakastatsua izan baitzen guztiz. Mendizale gehienek, 550 mendizalek, Ibilaldi Motza aukeratu zuten (25,5 km). Ibilaldi Luzea 404 mendizalek osatu zuten eta Ibilaldi Txikia 220 mendizalek. Bukaeran giro ederra egon zen Irurtzunen.