Gizarte bazterkeriaren hamaika begirada

Guaixe 2022ko eka. 1a, 09:09
'Begirada ezberdin bat' erakusketa Pikuxarren.

Unai Beroiz fotokazetariak egindako argazkien bidez pobrezia eta gizarte bazterkeria erakusten dute 'Begirada ezberdin bat' argazki erakusketa. Ekainaren 4tik 26ra Pikuxarren ikusgai egonen da. 

Begirada ezberdin bat erakusketa bizitzan oztopoak eta desberdintasunak topatu dituzten pertsonen bizitzak agertzen dira, Unai Beroiz argazkikazetariak egindako irudien bidez. Hamalau argazki dira, hamalau pertsona, hamala istorio. Ekainaren 4tik, Munduko Arrozak ospatuko duten egunetik, ekainaren 26ra arte Pikuxarren ikusteko aukera izanen da, astelehenetik ostiralera 08:00etatik 22:00etara eta larunbat eta igandetan 09:00etatik 22:00etara. 

Erlazionatuak

Begiraden indarra

Erkuden Ruiz Barroso 2022 ots 08 Altsasu