Gau beltzan, ibilaldi beltza

Guaixe 2022ko urr. 26a, 10:09

Urriaren 31ean, astelehena, Arimen gauan, Irurtzunen misterioz eta mitologiaz beteriko ibilbidea eginen dute. 

Urriaren 31an Gau beltza edo Arimen gaua bezala ezagutzen den eguna izanen da, eta hura ospatzeko Irurtzunen urteak daramatzate garai bateko ohitura hartu eta berreraikiz. Hortaz, Ibilaldi beltza deitutako ikuskizun ibiltaria eginen dute urriaren 31n, astelehena, 17:30etik aurrera, Ardanzetako Xendan. Orritz-Iskidiko izaki mitologikoak eta Tramankulu konpainia, Ion Barbarin, Yurena Pérez, Izaskun Mujika eta Lorena Arangoa antzezle arkildar eta irurtzundarrek parte hartuko dute. Sarrerak Pikuxarren 5 eurotan eros daitezke, sei urtetik beherakoentzatk 3 eurotan. 

Gau beltzerako prestatzeko Tramankuluk maskara eta kandelen tailerra emanen du urriaren 29an, arratsaldez, Barazkigunen. Aurretik Pikuxkarren izena eman behar da. 

Erlazionatuak